2010/01/06

3. Ataza Bideo-Erreportaia

Hemen daukagu klaseko hiru kideren artean egin behar izan dugun bideo-erreportaia. Lorena Santamaria, Cristina Pascual eta ni izan gara egileak.


2009/12/17

2.ATAZA Nafarzaletasuna

Bigarren ataza binaka egin behar izan dugu eta kasu honetan, Lorena Santamaria eta biok egin dugu lana, Nafarzaletasunari buruzkoa. Hona hemen guk egindako lana:

2009/11/26

Irratirako albistea 2

Irratiaren izena: Egaña News
Albistegia: Goizeko albistegia
Hizlaria: Miren Egaña
Erredaktorea: Miren Egaña
Atala: Kultura
Iraupena: 40 segundu

Atzo bildu ziren Euskarazko komunikazio Taldeak "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldietan. Tokian tokiko informazioa zabaltzerako orduan irratiak duen garrantzaiaz hitz egin zuten. Xabier Monasteriok euskarazko irratien euskalduntasuna azpimarratu zuen. Mikel Bujandak euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia azpimarratzeaz gain, tokian tokiko informazioaren garrantzia goraipatu zuen.

Arratsaldeko bostetan, "Irratigintza Internet aroan" izeneko Worl Kafean bildu ziren hainbat entzule, Artiumen. Han irratiaren oraina uhinetan dagoela esan zuten eta ohiko irratia saretik urrun dagoela. Hau gutxi balitz, Iñaki Ziarsolok frekuentzia banaketaren beharra aldarrikatu zuen. Azkenik, Lurreko Telebista Digitalaren bi erronka aipatu ziren: honen bidez irratiak entzun daitezkeela eta telebista analogikoak erabiltzen zuen frekuentzia eremua irratiarentzan erabili daitekeela.

2009/11/19

Beskoitzeko euskarari buruzko liburuaren aurkezpena

Henri Duhau iparaldeko idazlearen "Hasian hasi" liburu berria argitaratu da. Beskoitze herriaren bizimoduaz hitz egiten duen liburua da eta urriaren 16an bertako Herriko etxean aurkeztuko du goizeko 11etan.

2009/11/17

Irratirako moldatutako albistea

Irratiaren izena: Egaña News
Albistegia: Eguerdiko albistegia
Hizlaria: Miren Egaña
Erredaktorea: Miren Egaña
Atala: Kirolak
Iraupena: 23 segundu


Bi holandar atxilotu dituzte leherkari bat jaurtitzeagatik. Hau, Ajax Amsterdam eta Feyenoorden arteko partiduan gertatuzen eta 15 pertsona zauritu zituzten. Lehergailua, berokian izkutaturik sartu zuten zelaira, bertan zeuden seguritate neurriak gaindituz. Amsterdameko epaitegi batek hamar hilabetetako zigorra ezarri die eta zaurituei indemnizazioa ematera behartu ditu.

2009/11/03

1.ataza Audiolana

Irakasgai honetan, kurtsoaren ebaluazioa egiteko, 4 bat lan egin behar izango ditugu. Lehenengoa, azaroaren 4an entregatzeko agindua dugu, hau da, bihar. Audiolan bat egin behar izan dugu eta nik, www.goear.com web 0.2an zintzilikatu dut. Hona hemen web orriaren link-a:


http://www.goear.com/listen/1a8cd5c/1.ataza-audiolana-Miren-Ega%C3%B1a-




Honekin batera esan nahi dut, ez dudala nire ahotsa inolako teleberritan edo irratitan ikusten, ez dut aproposa denik uste ez kiroletarako sailean ez eta albistegietarako.

Audio Effects

Heme bertan, audio efektu ezberdinen pare bat link idatziko ditut, norbaitek baliagarri aurkituko dituelakoan.



http://www.pacdv.com/sounds/voices-1.html

http://www.imdb.es/company/co0050821/