2009/11/26

Irratirako albistea 2

Irratiaren izena: Egaña News
Albistegia: Goizeko albistegia
Hizlaria: Miren Egaña
Erredaktorea: Miren Egaña
Atala: Kultura
Iraupena: 40 segundu

Atzo bildu ziren Euskarazko komunikazio Taldeak "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldietan. Tokian tokiko informazioa zabaltzerako orduan irratiak duen garrantzaiaz hitz egin zuten. Xabier Monasteriok euskarazko irratien euskalduntasuna azpimarratu zuen. Mikel Bujandak euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia azpimarratzeaz gain, tokian tokiko informazioaren garrantzia goraipatu zuen.

Arratsaldeko bostetan, "Irratigintza Internet aroan" izeneko Worl Kafean bildu ziren hainbat entzule, Artiumen. Han irratiaren oraina uhinetan dagoela esan zuten eta ohiko irratia saretik urrun dagoela. Hau gutxi balitz, Iñaki Ziarsolok frekuentzia banaketaren beharra aldarrikatu zuen. Azkenik, Lurreko Telebista Digitalaren bi erronka aipatu ziren: honen bidez irratiak entzun daitezkeela eta telebista analogikoak erabiltzen zuen frekuentzia eremua irratiarentzan erabili daitekeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario